Barakaldoko Udaltzaingoak legez kanpo okupatutako bi lonja hustu ditu

0

Angel Madrazo Barakaldoko Herri Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotziak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak legez kanpo okupatutako bi lonja hustu ditu. Bi ekintzak gaur goizean egin dituzte, epai judiziala eskuan, lonjen jabeek okupazioa auzitegietan salatu ostean.

Agenteek lokaletan zeudenak kanporatu eta lokalak zigilatu dituzte; ondoren, udal lantaldeak sarbidea estaltzen aritu dira, ez ditzaten berriro okupatu. Epaiketan frogatuta geratu da hiru pertsonek  okupatu dituztela  lonjak, eta usurpazio delituagatik zigortu dituzte, isun ekonomiko batekin.

Epaileak emandako epai horren ondorioz, Udaltzaingoak beste bi lokal berreskuratu berri ditu, okupatzaileek aldi baterako utzi dituztela aprobetxatuta.

«Ezin dugu onartu abandonatutako lonjak legez kanpo okupatzea eta are gutxiago gizalegezkoak ez diren ekintzak edo delituzko ekintzak egiteko erabiltzea, azken hilabeteotan gertatu den bezala», ohartarazi du Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ángel Madrazok.

Bestalde, Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu gaur etxebizitza bat legez kanpo okupatzeagatik. Bi pertsona horiek eraikinaren barruan harrapatu dituzte sarraila aldatu ostean. Atxilotuei usurpazio delitua egotzi diete.

Berriro ere goraipatu du Madrazok herritarren laguntza, funtsezkoa izan baita atxiloketak egiteko eta Udaltzaingoak etxebizitza azkar hustu ahal izateko.