Josu Erkoreka: «Nik ziurta diezazuket, urteak eman ditudala Zuzenbide fakultateetan, ikasle eta irakasle gisa, ez dela irakasten datu epidemiologikoak interpretatzen»

0

Lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egingo diote Onda Cero irratiko Onda Cero Euskadi saioan.

Elkarrizketan, besteak beste, lehendakariordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiari buruz hitz egin du. Erabaki horren arabera, ostalaritza-establezimenduak kautelaz ireki daitezke ‘eremu gorrian’ dauden udalerrietan. Erkoreka sailburuak adierazi du autoa harrigarria dela arrazoi askorengatik, baina, batez ere, pandemiaren bilakaerari buruz egiten duen irakurketagatik; izan ere, Gobernuaren adituen talderen erabaki epidemiologikoak alde batera uzten ditu. «Nik ziurta diezazuket, urteak eman ditudala Zuzenbide fakultateetan, ikasle eta irakasle gisa, ez dela irakasten datu epidemiologikoak interpretatzen», esan du. Josu Erkorekaren arabera, EAEko Auzitegi Nagusiak jarrera interbentzionista eta Administrazio Publikoa ordezkatzekoa aukeratu du.

Erkoreka sailburuak adierazi duenez, hainbat ikerketa egin dituzte, udalez udalerri, eta horien arabera, ostalaritza ixtearen eta kutsatze kopuruaren beherakadaren arteko eragina nabarmena da. «Galdera da, benetan, asteburuari begira, inauterietan, mila kasutik gorako udalerriak izanda, tabernak irekita izango ditugula?», azpimarratu du. Hala, Euskadin ez ezik, Europa osoan ere, horrelako erabakiak hartu direla azaldu du, Europako komunitate zientifikoan adostasuna baitago. «Tabernetan gaudenean lasaitu egiten gara. Hala da. Ez da tabernarien errua, pertsonek duten jarrerarena baizik «, gaineratu du.

Gainera, Josu Erkoreka lehendakariordeak esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiak eskuak lotu dizkiola Gobernuari, eta desabantailan utzi duela Covid-19aren aurkako borrokan. Horren harira, gogorarazi du abuztuaren 14an ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak antzeko erabakia hartu zuela Gobernuaren neurri murriztaileen aurka, eta, ondorioz, kutsatzeak areagotu egin zirela.

Margarita Robles Defentsa ministroak Zaldibarko zabortegiaren inguruan egindako adierazpenen harira, Segurtasun sailburuak azpimarratu du adierazpen desegokiak izan zirela, zoritxarrekoak eta ezjakintasunean oinarritutakoak. «Une horretan ez genuen eskulan arazorik, lurrak egonkortzeko arazoak genituen. Hasieran ezin genituen makinak eta pertsona asko sartu», azaldu du Erkorekak.