Barakaldoko Udalak tokiko negozioetan euskarazko errotuluak jartzeko laguntzen deialdia abiarazi du. Udalaren Euskara Arloak 3.000 euroko partida dauka, 2020ko abenduaren 12tik 2021eko abenduaren 10era bitartean errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten Barakaldoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen titularren artean banatzeko.
Laguntza horiei esker, Barakaldon kokatutako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako edozein establezimenduren titularrak euskaraz jartzen baditu errotuluak goian adierazitako epean, errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratzeko aukera izango du, kasu bakoitzaren arabera.