PRUEBA
Lucia Garcia Espainiako selekzio absolutuak deitu du hurrengo bi konpromisoak jokatzeko. Espainiaren taldea 2022ko Ingalaterrako Eurokoparako sailkapena jokatzen ari da eta horretarako otsailaren 18an Bakun Azerbaijanen aurka eta 23an Poloniaren aurka Las Rozasen (Madril) jokatu beharko du.
Aurrelariak Jorge Vildaren aginduetara geratuko da otsailaren 15an Madrilen, eta 24an itzuliko da.
Bestalde, Amaia Martinez, Ane Elexpuru, Alejandra Estefania eta Maite Zubieta jokalariak deitu ditu 19 urtez azpiko taldeak, eta astelehenean, hilak 15, bilduko dira Marbellan.