Sestaoko hilketa matxista salatzeko bihar egingo den kontzentrazioarekin bat egiten du Azpeitiko udalak

0
Dela egun batzuk Sestan gertatutako hilketa matxista gogorra salatu nahi du Azpeitiko Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna ere adierazi nahi die. Gainera, hilketa salatzeko eginiko kontzentrazioarekin bat egin du Udalak

Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara dei dezakete herritarrek.

Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.