Amaitu dira 2021eko aurrekontuen aurkezpenak Hondarribian

0

Udal Gobernua azken bi asteetan egiten ari den 2021. urteko udal aurrekontuen aurkezpenen azken urratsa eman da. Udal administrazioa eta hiri segurtasuna izan dute hizpide gaur Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna zinegotziak.

“Gaurkoarekin amaitzera goaz 2021. urteko aurrekontuen aurkezpenekin. Orain artean esandakoaren balantze modura, esan nahi nuke Hondarribiko Udalaren aurrekontua %10 igo egin dugula krisi garaian, diru sarrerak asko jaitsiko diren urte honetan, eta egoera berezi bat modu berezian erantzuten ari garrela. Sortzen ari diren eta sortuko diren beharrei erantzuteko prest dago Udala” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Udal administrazioari begira, kontratazioak egiten ari gara, langilegoa gaztetzen ari garelarik. Gure helburua udal administrazioa arinagoa izatea da eta hortan ari gara. Pandemia egoerak ez du batere laguntzen, eta zentzu horretan eskerrak eman nahi dizkiet udal langileei, lan oso ona egiten ari baitira egoera latza den honetan” esan du Juan Mari Altunak.