Bi atxilotu Bilbon eta Urnietanagintaritzaren agenteen kontrako atentatuagatik

0

Lehenengo pertsona, larunbatean, arratsaldeko lauak aldera atxilotu zuten Bilboko ostalaritza-establezimendu bateko terrazan. Agenteek atentzioa eman zioten maskara jantzi gabe zuen gizonezko bati eta jantzi beharra zuela esan zioten. Gizonezkoak ez zuen jantzi nahi izan eta agenteek, beraz, identifikazioa eskatu zioten, eta identifikatu ere ez zuen egin nahi izan. Desobedientziagatik atxilotuko zutela esan ziotenean, agenteak jotzen saiatu zen, eta, azkenean, atentatuagatik atxilotu zuten.

Urnietan, gaueko bederatziak aldera, agenteek kalean elkartuta zeuden hainbat pertsona identifikatu zituzten. Horietako batek, maskara jantzi gabe zuen gizonezko batek, agente bati eraso egin zion, eta atentatuagatik atxilotu zuten, beraz. Gertakari horretan beste bederatzi pertsona identifikatu eta zehatu zituzten osasun-araudia ez betetzeagatik.