Donostiako Karlos I.ak badu jada 50 km/h-ko limitazioa kontrolatzen duen radarra

0

Aste honetatik aurrera, Karlos I.aren etorbideko saihesbideak radar bat izango du, ibilgailuak hirira sartzeko bidean zein abiaduratan zirkulatzen duten erregulatzeko. Radar horren muga 50 km/h-koa da.

Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak nabarmendu duenez, “radar horrek garrantzi handia du auzoko bizilagunentzat, 10 urte baino gehiago baitaramatzate eskaria egiten eta lanean administrazio tramite korapilatsuek fruituak eman zitzaten”.

Radarraren kabina tunelaren irteeratik 190 metrotara dago, eta haren presentziaz ohartarazten duen seinalea 100 metrotara egongo da. Lanak joan den astelehenean hasi ziren eta hurrengo egunetan funtzionatzen hasiko da.