EIC Bizkaiaren lehen harria

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak burutu du gaur eguerdian etorkizunean Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoa izango denean Energy Intelligence Centerren instalazioak hartuko dituen eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldia. Ekitaldi sinbolikoa izan da eta bertan egon dira, halaber, Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, eta Petronor, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresetako ordezkariak.

EIC eraikina energiaren sektorean ezagutza teknologikoa eta I+G+b proiektuak garatzeko espazio malgu gisa proiektatu da. EIC eraikina energiaren sektorean ezagutza teknologikoa eta I+G+b proiektuak garatzeko espazio malgu moduan proiektatu da. Proiektua eraikitzeko eta abian jartzeko inbertsio osoa 39,7 milioi eurokoa da, eta barruan hartzen ditu eraikinaren eraikuntza-lanak eta barruko ekipamendua eta instalazioak, laborategi espezializatuak eta makineriaz eta teknologiaz hornitutako tailerrak barne.

Bizkaiko ahaldun nagusiak EIC trantsizio energetikoaren motorra izango dela nabarmendu du, eta azpimarratu du proiektu hori lankidetza publiko-pribatutik sortu dela, Euskadi energia jasangarriaren erreferente izan dadin. Rementeriak azaldu duenez, EIC energia tradizionalen eta energia jasangarrien arteko zubia da. Derrigorrezko trantsizio horretan apustu egin behar da, eta elektrikoaren eta hidrogenoaren aldeko apustua egin dute, Europako hegoaldeko hidrogenoaren lehenengo hub bihurtzeko eta energia garbi horren Europako erreferente bihurtzeko. Eta gure enpresak lider eta erreferente ere izatearen alde egin dute. Adierazi du erreferente energetikoa gela, eta ziur dagoela erreferente energetiko jasangarri izaten jakingo dugula. EIC trantsizio horren, aldaketa horren aliaturik onena izango da. Europaren laguntza espero dute ziaboga hau emateko. Horregatik, proiektu hau Europako funtsak jasotzeko hautagai argietako bat da, Bruselak ezarritako lehentasunak leialki ordezkatzen dituelako.

Azpiegitura berriak 18.932 metro koadroko azalera erabilgarria izango du, eta etorkizuneko Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoaren egoitza izango da. Hori dela eta, bi bloke handitan banatuko da.

Energy Intelligence Centerrek eraikinaren erdialdea eta ekialdeko muturra hartuko ditu 7.907 metro karratutan; lau solairutan bulegoak eta laborategiak egongo dira eta  industria-nabe bat ere edukiko du. Nabe horrek sarbidea izango du kanpoko plataformatik eta bulegoen eta laborategien eremutik. Ezkerraldea – Meatzaldea Parke Teknologikoaren egoitzak eraikinaren mendebaldeko muturra hartuko du eta 5.416 metro karratu izango ditu lau solairutan; horietan, hitzaldi-aretoa, bilera-gelak eta bulegoetarako alokatzeko espazioak egongo dira.

Egoitzak eta EICk instalazio batzuk partekatuko dituzte, besteak beste bietan sartzeko atari komuna edo eraikinaren sotoetan aparkalekuak egiteko eremuak. Lanak 2020ko abenduaren 15ean hasi ziren eta 2022ko abuztuan amaitzea aurreikusten da. Campus berrira sartzeko obren zatia eta lurren urbanizazioa amaituta egongo dira aurtengo bigarren erdialderako.