Emakundek Sestaon gertatutako emakume baten hilketa gogor salatu du

0

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Sestaon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela gogorarazi du.

Emakundek zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi nahi die eta dei bat luzatu nahi die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarteko bat eraikitzeko herritarren jarrera aktiboa ezinbestekoa delako.

Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Sailburuak, eta Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, bihar eguerdiko 12etan Sestaoko Kasko Plazan egingo den kontzentrazioan parte hartuko dute.