Azpeitiko eraikin publikoak pixkanaka irekiko dira

0
Koronobirusak Azpeitian datu epidemiologikoek azken astean hartutako beheranzko joera ikusirik, urtarrilaren 25etik itxita diren azpiegiturak pixkanaka irekitzen joango dira, datozen egunotan.
Urtarrilaren 25ean udal instalazio publikoak ixteko erabakia hartu zuen udalak, 100.0000 biztanleko 1.000tik gorakoa zelako herriko intzidentzia tasa eta birsorkuntza tasa, berriz, 2,49koa. Datuek beheranzko joera hartu dute, baina egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du.

Pixkanaka bada ere datuak hobetzen ari direla ikusirik, datozen egunotan gradualki eta prebentzio neurri zorrotzekin irekiko dira udal eraikin publikoak: kirol eta kultur instalazioak, ludotekak, Emakumeen Txokoa etabar.