Hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko eta furgoneten pisua kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina berria

0

Gaurtik, otsailaren 15etik, igandera, otsailaren 21era, bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina burutuko du. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren arloan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita.

Oinezkoen zirkulazioa zainduko da bidetik edo bazterbidetik, horietako sarbideetatik eta ingurutik zirkulatzen dutenean. Kolektibo horrek beti oinezkoen bidetik edo espaloitik zirkulatu beharko du, eta, halakorik ez badago, bazterbidetik edo, bazterbiderik ezean, bidetik. Bestalde, ibilgailuek abiadura moteldu beharko dute, edo baita gelditu ere behar izanez gero, oinezkoak ikusiz gero edo oinezkoak eurek zirkulatzen ari diren bidean sar daitezkeela aurreikusiz gero.

Otsailaren 17an et 18an furgoneten pisua kontrolatuko da.

Datorren asteazkenean, hilaren 17an, eta ostegunean, hilaren 18an, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, furgoneten pisua kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina burutuko du. Kasu honetan zainduko da ea ibilgailuek baimendutakoa baino pisu handiagoa daramaten eta zama behar bezala eutsita duten. Zamari behar bezala eustea funtsezkoa da istripu bat gertatzen denerako, bai istripua eragiten duen pertsonarentzat bai inplikatutako beste ibilgailu batzuetako bidaiarientzat.