«Salda Badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak» liburuaren aurkezpenean parte hartu du Miren Dobaranek

0

Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek «Salda Badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak» liburuaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Durangoko San Agustin kultur-gunean egindako aurkezpenean izan da Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria ere.

Gaur aurkeztutako liburua 2019ko azaroan Durangon, «Salda Badago» lelopean, egin ziren jardunaldi feministen ingurukoa da. Salda Badago lantaldearen eta Emagin Elkartearen arteko elkarlanean gauzatu eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak diruz lagundutako argitalpena da. Elebitan atera dute liburua, euskaraz eta gazteleraz, ale bakarrean.