Eusko Jaurlaritzak dibertsitate funtzionala duten pertsonen arreta hobetzeko larrialdietako plan bereziak moldatu ditu

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzak, Nazio Batuen Pertsona desgaituen eskubideei buruzko nazioarteko konbentzioak ezarritako gidalerroari jarraituz, besteak beste, uholde-arriskuarekin, arrisku sismikoarekin, errepideko eta trenbideko salgai arriskutsuen garraioaren istripu-arriskuarekin, arrisku erradiologikoarekin eta basoko suteekin erlazionatutako larrialdietako plan bereziak moldatu ditu dibertsitate funtzionala duten pertsonengana eta larrialdien aurrean zaurgarritasun berezia duten beste kolektibo batzuengana iristeko.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen ekimenean honako gai hauekin zerikusia duten alderdiak jasotzen dira: informazioa eta komunikazioa, jarduteko protokoloak, esku hartzen duten zerbitzuen formakuntza eta larrialdietako zerbitzuen, bereziki 112 telefono-zenbakiaren, erabilgarritasuna, larrialdiei erantzuteko zerbitzuetara iristeko bide bakarra izanik.

Horrela, dagozkion neurriak hartu ahal izan ditzaten, herritarrei zuzenduta dauden babes zibileko planetako prebentziozko informazio- eta komunikazio-programek eta alertakoek adierazitako kolektiboetako pertsonentzat erabilgarritasun unibertsala bermatuko duten neurriak barne hartu beharko dituzte, eta horiek hedatzean mezuak behar bezala jaso ahal izango dituztela ziurtatu beharko dute. Alderdi horiek guztiak babes-planak ezartzeko eta mantentzeko ariketetan eta simulakroetan egiaztatu beharko dira.

Laburbilduta, helburua da kolektibo horiek arriskuak eta autobabeseko eta prebentzioko neurriak ezagutzea, larrialdi-kasuetan erantzuna eta informazioa jaso dezaten eta, aldi berean, babes zibileko planetan parte har dezaten.