Gobernu Kontseiluak berdintasun diagnosi eta planak egin ditzaten enpresentzako dirulaguntzak onartu ditu

0

Gobernu Kontseiluak 400.000 euroko diru-laguntza onartu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bidez enpresek 2021. urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten. Diru-laguntza hauek enpresek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten zuzenduak daude. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Elkarteei laguntzak

Bestalde, 2021eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia ere onartu du, elkartegintza sustatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eremu guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko, 400.000 euroko balioarekin.