Helikoptero batek kenduko du, asteazken honetan, Santa Klara uharteko itsasargiaren barruan Cristina Iglesiasen eskuhartze artistikorako lanak egiteko erabili den garabia.
Ekintza honen bidez, amaitutzat ematen dira Donostiako artistaren Hondalea eskultura-lana hartzeko obra zibilaren lan nagusiak. Une horretatik aurrera, itsasargiren ingurua eta sarbideak egokituko dira.
Garabiarekin batera, helikopteroak obrako materialak ere eramango ditu, uhartetik Pasealeku Berriraino egingo dituen bidai desberdinetan.