Iñaki Arrizabalaga, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari berria izango da

0
PRUEBA

Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea (Eibar, 1963) Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari izendatu du gaur Gobernu Kontseiluak, Gotzone Sagardui sailburuak eskatuta.

Iñaki Arrizabalaga Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Arrizabalagak badaki Jaurlaritzaren egituraren eta etorkizunean beteko duen zuzendaritzaren eginkizunen berri. Izan ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan egin du bere lanbide-jarduera aurreko zenbait legegintzalditan. Gainera, Herrizaingo Saileko kontratazioaren arduraduna ere izan da hamalau urtez.

Funtzio publikoan 34 urtetik gorako ibilbide profesionala duenez, balio handiko esperientzia dauka bere eginkizun berrietan jarduteko Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren buruan.