Jaurlaritza 394 identifikazio-txaleko berri banatzen hasi da tokiko boluntario-elkarteei

0

Eusko Jaurlaritza gaur hasi da banatzen Irunen Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen tokiko elkarte eta taldeentzako 394 identifikazio-txaleko berri. Boluntariotzako Aholku Batzordearen azken bileran onartutako ekimenaren helburua da kolektiboari ezagutzeko moduko irudi bateratu bat ematea diseinuaren bidez, eta txalekoetan, beraz, talde edo elkarte bakoitzaren anagramak, 112 SOS Deiak zerbitzuaren logotipo ofiziala eta “BABES ZIBILA-PROTECCIÓN CIVIL” esaldia agertzen dira.

Bihar, asteazkena, otsailak 17, txalekoak banatzen jarraituko dute, eta kasu horretan Gaubean, Urduñan eta Gatzaga Buradonen banatuko dituzte. Ostegunean, hilaren 18an, Muskizeko, Errenteriako, Pasaiako, Irurako eta Arabako Mendialdeko taldeei banatuko dizkiete txalekoak. Horrela, datozen egunotan joango dira txaleko guztiak banatzen Euskadiko tokiko 26 elkarte eta taldeak hornitu arte.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak.