Barakaldoko Garapen Jasangarria Arloko zinegotziak poza agertu du okela eta arraina bota ahal izango direlako edukiontzi marroira

0

Poza agertu du Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko Alba Delgadok, Bizkaiko Foru Aldundiak baimena eman duelako martxoaren lehenetik aurrera okela eta arrain gordin eta kozinatuak hondakin organikoen edukiontzi marroira botatzeko.

«Oso neurri onuragarria da gure ingurumenerako, orain errefusen edukiontzietara botatzen den % 40-45 ere birziklatu ahal izango baita», jarri du agerian Delgadok

Materia organikoa birziklatuz gero, ez ditugu  lurra eta lur azpia kutsatzen, ezta gas kutsagarririk jaulkitzen ere. «Edukiontzi marroira botatzen ditugun mota horretako hondakinak ugarituz, gure ingurua zaintzen laguntzen dugu. Horrez gainera, hara botatako guztia landareentzako ongarri bihurtzen da. Hondakin zena baliabide bilakatzen da. Horrela, lurrak emandakoa lurrera itzultzen da», zehaztu du Alba Delgadok.

Okela eta arraina botatzea baimenduta, martxoaren 1etik aurrera animalia jatorriko hondakin gordin nahiz kozinatuak (baita hezur, inbutu, arrautza, azal eta gazta ere), landare-jatorriko hondakinak, lore eta landare hondakinak, kafe hondar eta iragazkiak, infusioen poltsatxoak, ogi hondarrak, gailetak eta era guztietako opilak, fruitu lehorrak eta haien azalak, frutaren hezurrak eta kortxo naturalez egindako tapoiak bota ahal izango dira edukiontzi marroira.

Edukiontzi horretara bota daitezke, gainera, sukaldeko papera, paperezko zapi eta mahai-zapiak, kartoi eta kartoi ondulatuzko arrautza-ontzi zikinak, burruntzi eta bestelakoetarako zotzak, izozki eta antzekoetarako hagak, txikoria, algak, alpistea, gozoki eta litxarreriak, zerealak, irina, marmelada eta poltsa, ontzi eta tresna konpostagarriak ere.