Emakumeek Donostiako bizitzari egindako ekarpena gogorarazteko sei plaka jarriko dira

0

Datozen egunotan, Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak 6 plaka jarriko ditu Ekialdeko Barrutia osatzen duten auzoetako hainbat esparrutan, emakumeek Donostiako bizitzan izan duten rola gogorarazteko.

Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, “keinu honen bidez, emakume askok auzoen eta hiri osoaren dinamikan izan duten funtsezko zeregina agerian geldituko da”. Askotan, paper hori alde batera utzi izan da, eta ahaztu ere egin da, baina emakumeon ekarpena ezinbestekoa izan da eta bagenuen ordu aitortzeko”.

Ekialdeko Barrutiko Berdintasuna taldeak eta Intxaurrondo, Herrera, Altza eta Larratxoko emakume-elkarteek elkarrekin egiten duten lanetik sortu zen, besteak beste, atril horiek jartzeko ekimena. Emakume horien izenak lehendik zituzten kaleetan jarriko dira plakak. Orain, haien memoria indartuko da, haien biografia eta ekarpen soziala gogoraraziko dizkiguten panel hauen bidez.