Hirigintza feministaren erronkak hitzaldia Donostian

0

Donostiako Udal berdintasun Sailak eta Emakumeak eta Hiria Foroak elkarlanean Hirigintza feministaren erronkei buruzko hitzaldia antolatu du hurrengo otsailak 22an Udaletxeko Udalbatza Aretoan arratsaldeko 18:00etan. Hitzaldi honetan Col.lectiu Punt 6-eko bi urbanista feministek aztertuko dituzte gaur egun hirigintza eremuan ikuspegi feministatik ditugun erronkak. Bide batez, Donostiako errealitatea denon artean lantzeko aukera izatea ere gustauko litzaiguke.

Hizlariak hurrengo hauek izango dira:

Sara Ortiz Escalante: Vilafranca del Penedésen jaioa, urtearen zatirik handiena Vancouverren ematen du. 2019an British Columbian doktoratu zen. Hiri- eta komunitate-plangintzak gauez lan egiten duten emakumeen eguneroko bizitzan nola eragiten duen aztertzen du. 2009az geroztik, Col · lectiu Punt-eko kide da.

Blanca Valdivia Gutierrez: Mostolesen jaioa, ama indartsu eta borrokalari batek feminista bihurtu zuen txikitatik. Soziologia ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2007tik Bartzelonan bizi da, eta han «Kudeaketa eta Hiri Balorazioa» masterra ikasi zuen ETSABen, eta ondoren doktoretza «Hiri zaintzailea. Hiriko bizi-kalitatea, ikuspegi feministatik «. 2009tik Col.lectiu Punt-eko kide da.

Zuen interesa izango duelakoan , parte hartzera animatzen zaituztegu.