Azpeitiko Udalak Agenda 30aren bidez Urola BHI ikastolako ikasleek eginiko eskaerei erantzun die

0
Urtez urte ikastetxeen biedz herriko gazte eta nerabeekin Eskolako Agenda 30 proiektuaren baitan egiten den prozesuaren baitan, ikastetxea eta ingurumena zaintzeko bi eskari egin zituzten Urola Ikastola BHI ikastolako DBH3ko ikasleek. Alde batetik, gaikako bilketa sustatzeko ikastetxearen inguruan eta jolastokian ontzi gehiago jartzea eskatu zuten. Eta, bestetik, bizikletak aparkatzeko azpiegiturak zaharkituta zeudelako eta arazoak sortzen zituztelako bizikletetan berritzeko eskatu zuten.

Azpeitiko Udalak eskaera horiei erantzunez, ikastetxean dauden bizikleta aparkaleku guztiak berritu ditu, eta lehen sortzen ziren arazoak ekiditeko beste modu bateko azpiegiturak jarri ditu. Hondakinen gaikako bilketarako 12 ontzi berri ere jarri dituzte. Iraia Korta eta Pello Odriozola DBH 3ko ordezkariak bideratu zuten eskaera eta «gustura» agertu dira egindako eskaerei erantzun dielako udalak eta eskatutakoa egin dutelako. Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak «ingurumena zein herria hobetzeko eskaerak» egiten jarraitzera animatu ditu.

Ikastetxeko bizikleta aparkalekuak aldatzea 7.800€ inguruko inbertsioa izan da, eta gaikako edukiontzi gehiago jartzea 3.100€ inguru. Beraz, 10.900€ko inbertsioa egin da guztira.