Gernikako desordena publikoetan parte hartzeagatik bost gazte ikertzen ari da Ertzaintza

0

Ertzaintzak larunbat arratsalde-gauean Gernikan gertatutako desordena publikoengatik hasitako eginbideak aurkeztuko ditu Gernikako Epaitegian. Polizia-atestatuan bost pertsona identifikatzen dira istiluetan parte hartzea leporatuta.

Istiluak joan den larunbatean gertatu ziren Gernikan, ostalaritzako establezimenduak itxi ondoren. Ertzainak eta Udaltzaingoak Pasealeku Plaza ingurura hurbildu ziren bertan jende asko zegoelako elkartuta, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako osasun-arauetan agindutakoaren kontra.

Ertzaintzako baliabideak adierazitako lekura iritsi zirenean, jendea patruilei irain egiten eta objektuak botatzen hasi zen, eta hainbat pertsona identifikatu zituzten, beraz, istiluetan parte hartzeagatik. Guztira bost pertsona ikertuko dituzte polizia-eginbideetan, eta eginbide horiek, amaitzen dituztenean, Gernikako Epaitegira bidaliko dituzte.