Euskadiko Justizia Administrazioak lan-poltsak eguneratu ditu

0

Auzitegiko Medikuen, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako aldi baterako langile-beharrak estaltzeko lan-poltsak eguneratu dira.

Lan-poltsak eguneratzeko, lan-poltsak osatzen dituzten pertsonen merezimenduak berriro barematuko dira.

Alegazioak eta/edo agiriak aurkezteko epea otsailaren 22tik martxoaren 5era izango da, biak barne.