Eusko Jaurlaritzak bere iritzia eman du Ertzaintzak eta osasun langileek lehen olatuan babes-materialik ez izateagatik ezarritako kondena berresten duen epaiaren aurrean

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzak epailearen erabakia errespetatzen du, baina ez du bat egiten Auzitegi Gorenaren epaiarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) ebazpenarekin bat egin ez zuen bezala. Izan ere horregatik aurkeztu zuen kasazio errekurtsoa.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du eskari hori munduko pandemiaren hasierako uneetan kokatzea, duela urtebeteko testuinguru zehatz hartan. Garai hartan, Covid-19ko biktimei laguntzeko eta baita Osakidetzako osasun profesionalak eta pandemiari aurre egiteko funtsezkoak ziren beste lanbide batzuk babesteko-tartean Ertzaintza- osasun materiala oso urria zen Euskadin eta mundu osoan. Oso une konplexua zen, mundu osoan ekipoen fabrikazioa blokeatuta zegoelako, eta honek eragin zuzena izan zuen hornidurarekin ikuspegitik, esparru eta toki guztietan. Gainera, gogoratu behar da, etxeko konfinamendu betean geundela eta produkzio, logistika eta garraio jarduera guztiak itxita zeudela

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak banakako babes ekipamendu egokiak bermatzen dizkie Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsona guztiei. Euskal sail, erakunde edo entitate publiko bakoitzeko prebentzio eta osasun taldeek babes protokoloak eta planak dituzte, plantillako pertsona bakoitzaren arriskuaren ebaluazioarekin bat datozenak. Eusko Jaurlaritzak bermatzen du prebentzio eta osasun zerbitzu horien irizpide profesionalen arabera ezartzen diren material sanitarioak eta babesekoak hornituko direla.