PRUEBA
Koronabirus kasu positiboen gorakada dela eta, Azpeitiko Udalak eraikin publikoak ixteko erabakia hartu zuen. Hilak 25ean eman zuen erabakiaren berri, eta otsailaren 12a bitartean izan zen itxita.
Erabiltzaileei itxiera “konpentsatzeko” modua zehaztu du Udalak. Iazko urteko gora beherak ikusirik, aurten kuota kobratzeko modua aldatu da. Hala, urtarrilean, lehen 6 hilabeteko kuota kobratu zen, iazko hobariaren zati proportzionala aplikatuta %12,5a.
Ekainetik aurrerako kuotak hilero kobratuko dira eta iazko hobariaren zati proportzionala aplikatzeaz gain, aurten gerta daitezkeen itxierak aintzat hartutako konpentsazioa ere hilabete horietan aplikatuko da. Iazko urtearen bukaeran baja eman zuten bazkideei, itxiera epealdiko kuotaren zati proporztionala itzuliko zaie.