Retuertoko Kultur Etxea hobetzeko lanak hasi dira

0

Datorren astean abiaraziko ditu Barakaldoko Udalak Retuertoko Kultur Etxea hobetzeko lanak, igogailu berria, komun egokituak eta aldagela berriak jarriz iriste-erraztasuna hobe dadin. Horren ondorioz, bertan ematen diren ikastaro eta kultur tailerrak beste kultur zentro batzuetara eraman dituzte, izena-emanda daudenak prestakuntza egiten jarrai dezaten.

Clara Campoamor, Retuerto eta Gurutzetako kultur etxeetan aldaketak egiten jarraituko du Barakaldok, iriste-erraztasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko. Retuertokoak 400.000 euro inguruko kostua dute, eta bertan ematen diren tailer eta ikastaroak beste kultur instalazio batzuetan eman beharko dira. Hori horrela, gaur egun Retuerton ematen diren ikastaroak ¿ besteak beste, xaboiak, tiffanya, kakorratza, pilatesa, makramea, taijia, olio pintura ¿ Zuhatzu, Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroetan emango dira. «Tailerretan izena-emanda dauden guztiei eman zaie aldaketaren berri, aldez aurretik, bai eta eskaini ere, prestakuntza beste leku batean egiten jarraitzea, edo, nahiago badute, matrikularen zati proportzionala itzultzea», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.