URAk lizitatu berri du Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lanen IV. faseko proiektua idazteko lanak

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, lizitatu berri du Zadorrako ur-goraldiei aurre egiteko lanen IV. faseko eraikuntza-proiektua idazteko lanak, Krispiñako HUAren eta Gobeoko zubiaren arteko tartean egitekoak izango direnak (aurrekontua: 139.150 € gehi BEZa, eta gehienez 6 hilabeteko iraupena).

Orain lizitatuko den eraikuntza-proiektuak Gasteizko hiri-ingurunea Zadorra ibaiaren 100 urteko errepikatze-denborako uralditik babestu ahal izateko aukera baloratu eta aztertuko di, Gobeo eta Krispiñako hondakin-uren araztegiaren arteko tartean, alegia,  3 kmko tarte batean.

Proiektuaren helburua da aintzat hartutako tartean horretan ura husteko ahalmena handitzea d, ibaiaren ezkerraldean uraldietarako hiru ibilgu osagarri sortuz, ibilguan dauden oztopo batzuk kendu edo ordezkatuz, eta beharrezkoa den lekuetan luzetarako defentsak (ibaiertzetan eraikitako defentsak) eraikiz.

Nagusiki hidraulikoak diren jarduketa horiez gain, proiektuak ingurumena eta paisaia egokitzeko beste neurri batzuk ere jaso beharko ditu, hala nola jarduketaren xede diren zatietan ibaiertzeko basoak berreskuratzea, besteak beste.

Hori guztia eraikuntza-proiektuan jasoko da, eta laguntza tekniko hori esleitzen denetik 6 hilabeteko epea izango du idazteko.