Nagusienen txertaketa bihar hasiko da

0

Nagusienei txertoa emateko 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira

Osakidetza bihar hasiko da nagusienei txertoa ematen, mailaz maila; dosiak eta zitazioak txandakatuko ditu. 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dira, eta kopuru hori areagotzeko planteamendua ere badago, beharren eta txertoa hartuko duen xede-biztanleriaren arabera.

Helburua irisgarritasuna erraztea da, zentrora joan ahal izan daitezen; hala, txertaketa arratsaldeetan eta asteburuetan ere egingo da.

Gainera, Osakidetzak lurralde bakoitzeko gune bat finkatuko du; nagusiak beren ibilgailuan joango dira gune horretara, eta txertoa ibilgailutik irten gabe emango zaie. Donostia Ospitalean, Santiagoko Ospitalean eta Mungiako osasun-zentroan egongo dira gune horiek. Praktika hori eraginkorra bada, aurrerago gune gehiago ezartzea baloratuko da.

Sailburuak gogorarazi du Osakidetzak deituko duela hitzordua eskaintzeko eta txertoa non eta noiz hartu zehaztuko duela. Ahal dela, osasun-zentroan jarriko da txertoa. Mugitzea komeni ez den kasuetan, etxeetara bertaratuko dira profesionalak.