“Parketarrak” Donostiako 15 auzotan egingo da

0
PRUEBA

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamabost auzotan antolatuko da 2021ean. Covid-19a dela-eta, segurtasun eta prebentzio neurriak hartuko dira haurren, familien eta hezitzaileen osasuna arriskuan ez jartzeko. Lehen saioak ostiralean, otsailaren 26an, izango dira Ibaeta, Bidebieta, Aiete, Gros eta Saguesen.

“Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago:

  • Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat
  • Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat

Negu honetako saioak otsailaren 26an hasi eta martxoaren 18a bitartean egingo dira eta Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira doan.