Ane Azkona aurrelariak senda-agiria jaso du

0

Berri onak emakumezkoen lehen taldearentzat. Ane Azkonak alta jaso du Klubeko Zerbitzu Medikoen eskutik eta Iraia Iturregiren esanetara dago jada Primera Iberdrola txapelketan berriro lehiatzeko. Nafarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen 2020ko ekainean, taldea Zamudion entrenatzen ari zenean, maiatzean txapelketa amaitutzat eman eta gero.

Errehabilitazioan eta berregokitzapenean hilabete gogorrak pasa ondoren, aurrelariak normaltasunez betetzen ditu orain taldearen ariketa guztiak. Azkonak minutu batzuk joka ditzake Primera Iberdrolan, 2020ko martxoaren 1ean Lezaman jokatu zuen azken partida ofizialetik urte bat igaro ondoren.

Aurreko denboraldian Azkonak 5 gol sartu zituen eta eraso zuri-gorriaren jokalari aipagarrienetako bat izan zen. Denboraldia filialaren fitxarekin hasi ondoren, urtarrilean lehen taldean behin betiko sartu zen. Apirilaren hasieran, kontratua berritu zuen 2023ko ekainera arte. Zalantzarik gabe, Ane Azkona bigarren itzulirako errefortzu bikaina izango da.