Eskola absentismoaren aurkako III. Kanpaina Barakaldon

0
PRUEBA

Ikasle barakaldarren eskola-absentismoaren soinu-banda koreografiaz eta bideoklipaz hornitzea.  Hori du Barakaldoko Udalak eskoletara erregulartasunez agertzeak duen garrantziaz ikasleak jabe daitezen abian jarritako hirugarren kanpainak helburu.  Absentismoaren aurkako urteko kanpainaren leloa eta irudia aukeratzeko lehiaketa hiru urtez izan da martxan; aurtengoa El Pilarreko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle Carla Iñíguez Lópezek sortu du, eta Erabaki Zure Patua da. «Urte osoan izango da gure artean leloa, absentismoaren aurka ikastetxez ikastetxe borrokatzeko, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek jakin dezaten zein garrantzitsua den eskoletara joatea eta biharko egunean lagungarri izango duten prestakuntza jasotzea», azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Aste honetan bertan hasi da kanpaina Barakaldoko 7 ikastetxetan, bakoitzean hainbat talderekin.  Gorputz Hezkuntzako hainbat saiotan ikasleekin lan egitean datza kanpaina, Etorri Gurera eskola-absentismoaren aurkako 1. kanpainako abestia oinarri dutela, dantza-mugimenduak praktika ditzaten.  Talde bakoitzaren azken saioan grabaketa txiki bat egingo da, kanpainaren azken helburua lortzeko: gai horretarako La Basu barakaldarrak lagunduta sortutako bideoklip bat sortzea .  «Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek gaia lantzea da kontua, baina modu ludikoan eta parte-hartzailean, mezua ondo paseaz txerta dezaten», zehaztu du Canterok.