Javier Hurtadok Basque Culinary Centerra eta berrikuntza gastronomikoko LABe Digital Gastronomy Lab-a bisitatu ditu

0

Javier Hurtado sailburuak, Goyo Zurro Turismo eta Ostalaritza zuzendariarekin batera, Basque Culinary Centerra bisitatu du azken egitasmoetako batzuk bertatik bertara ezagutzeko, adibidez, berrikuntza gastronomikoko LABe, living lab. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basque Culinary Centerrek elkarrekin lanean dihardute hainbat proiektutan —adibidez, Turismo Gastronomikoaren Munduko Goi-bileran, eta prestakuntza eta sustapen turistiko-gastronomikoko beste hitzarmen batzuetan—.

Basque Culinary Centerren bertako Zuzendari Nagusi Joxe Mari Aizegarekin eta Master Zuzendari Idoia Callejarekin bildu dira, eta instalazioak bisitatu dituzte.

Ondoren, Tabakalerara joan dira. Bertan, LABe dago, Etorkizuneko gastronomiaren berrikuntza eta eraldaketa digitaleko laborategia.  LABe Digital Gastronomy Lab gastronomiako profesionalen diziplina anitzeko talde bat eta munduko adituak elkartzetik sortu zen.

Sailburuak analizatu duen moduan, pandemiaren ondorioz une honetan ziurgabetasun-egoera bizi arren, “Euskal Autonomia Erkidegoa etengabe hazi eta nazioartekotu den potentzia bat da gastronomiako gaietan.  Gastronomia kalitatezko turismoa sendotzen laguntzen duen hazkunde jasangarriaren oinarrietako bat da jada”.