Laguntza berria sortuko da indarkeria matxistaren ondorioz umezurtz geratu diren seme-alabentzat

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean agerraldia egin zuen atzo, makume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketaren lege-proiektua aurkezteko.

Sailburuak azpimarratutakoaren arabera, Legearen aldaketak, orohar, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren mota guztien biktimei arreta emateko sistema zabalduko du.

Lege-proiektuaren nobedadeetako bat da genero-motiboak direla eta indarkeria-portaerak zuzenean jasaten dituzten emakume, nerabe eta neskatoez gainera, legeak berariaz hartzen dituela indarkeria matxistaren biktima eta bizirauten duten pertsona gisa indarkeria hori gauzatzen den ingurunean bizi diren neskato, mutiko eta nerabeak eta bestelako mendeko pertsonak. Hori horrela, arauak beste laguntza bat sortu du, seme-alaba umezurtzentzat, indarkeria matxistaren ondorio gisa.

Gainera, arau berriak, halaber, aukera emango du biktimen erreparaziorako eskubidea aitortzeko; izan ere, besteak beste, lehen aldiz aurreikusten du Eusko Jaurlaritzaren laguntza bat, judizialki ezarritako kalte-ordainak ordaintzen ez diren kasuetarako.