Hezkuntza arloko langileen txertaketa hasi da

0

Joan den ostiralean hasi zen Hezkuntza arloko langileen txertaketa Euskadin. Osasun Sailak zehaztutako eran, txertaketa Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko profesionalekin hasi da, bai eta eskola-jantokietako begiraleekin ere. Guztiak, 55 urtetik beherako langileak.

15.000 lagun inguruk osatzen duen taldea lehen dosia hartzen hasi da, tartean honako hauek direla: haur eskola pribatuetako langileak, Haurreskolak Partzuergokoak, Haur Hezkuntzako irakasleak, Hezkuntza Berezikoak eta jantokietako begiraleak.