Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta emateko zerbitzuak (900 840 111) jarduketa-protokoloa aldatu zuen 2020ko konfinamenduko hileetan. Hala egin zuen, erasotzailearen aurrean deitzen zuten emakume biktimek monosilaboekin erantzun ahal izateko, haien deiaren motiboaren zantzurik eman gabe. Horretarako, elkarrizketa klabea sortu zen, zuzeneko erantzunak errazteko; protokoloak aktibo jarraitzen du, antzeko egoeretarako.
Zehazki, martxoaren eta maiatzaren bitartean, 422 emakumek deitu zuten 900 840 111 zenbakira, erasotzailearekin bizi ziren bitartean, “batzuek erasotzailea erosketa egitera edo zaborra ateratzera irten zela aprobetxatu zuten”. Gainera, beste 408 emakumek indarkeria eta/edo mehatxuak jasaten zituztela ohartarazi zuten, nahiz eta erasotzailearekin etxebizitza ez partekatu.
Arreta jaso zuten 1.961 pertsonetatik 1.322 indarkeria-egoeran dauden emakumeak eurak izan ziren. 468 biktimen hurbileko pertsonak izan ziren, eta 171, profesionalak. Arreta jaso zuten emakume guztietatik 13 haurdun zeuden, arreta jaso zuten unean, eta guztiak ziren bikotekideak edo bikotekide ohiak gauzatutako indarkeriaren biktima.
- Albisteari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Irekian argitaratutako prentsa-oharrean.