Kubo ibiltariak Barakaldoko herritarrak hondakinak behar bezala bereiztera animatzeko

0

Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloak eta Ecoembes eta Ecovidrio enpresek hondakinen gaikako bilketaren inguruko sentikortze-kanpaina berri bat abiarazi dute. Gaurtik aurrera, hiriko hainbat tokitan txandakatuko dira kubo ibiltari batzuk, herritarrak modu eraginkorrean birziklatzera animatzeko.

«Ekimen honen bidez bizilagunak birziklatzearen garrantziaz jabearazi nahi ditugu; aldi berean, hondakin bakoitza zein edukiontzitara eraman behar duten azalduko diegu. Askok oraindik ez daki nola bereizi hondakinak, edo zalantzak sortzen zaizkio hondakin edo objektu jakin batzuekin. Panel hauek gure ingurumena  modu eraginkorragoan zaintzen laguntzen dutelako ustea dugu», jakinarazi du Alba Delgado arloko zinegotzi ordezkariak.

Binaka jarriko dira lau kuboak, eta, beraz, bi kokalekutan egongo dira beti. Hamabost egunean behin auzoz aldatuko dira, Barakaldoko zortzi eremu desberdin hartu arte.

«Diseinuagatik eta tamainagatik, herritarrek oso ondo ikusteko moduan ageri dira totemak, 2 metroko altuera eta 1,20 metroko zabalera baitute. Gure bizilagunen arreta erakartzea espero dugu», azaldu du Delgadok. Egiturak nahikoa pisu du, haizeak mugitu ez dezan.

Hasteko, Anaien parkean (CIS) eta San Bizente plaza (elizaren eta haur-parke estaliaren artean) jarriko dituzte kuboak.

Ecoembes eta Ecovidrio enpresek birziklatzearen alde egindako lana eskertu du Alba Delgadok, bai eta defendatu ere, barakaldarren artean kontzientziazio-kanpainak garatzea dela hondakinen bereizketa errazteko modurik onena .

Paneletan bi hondakin mota nabarmentzen dira: beira eta plastikoa. «Bi kasuetan,  oso garrantzitsua da birziklatzea. Kristala da energia gehien darabilena   fabrikatzekorakoan, eta plastikoa, berriz, elementu kutsatzaileena, mikroplastikok gure organismora arraina jatean sartzen direlako», gogorarazi du Delgadok.