PRUEBA
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak hitzaldia eman du, gaur goizean, Forum Nueva Economia Tribuna Euskadin. Bertan, gaurkotasuneko gaiak errepasatu ditu. Tapiak Espainiako Gobernuari eskatu dio «Europako funtsak banatzeko mekanismoak ahalik eta argienak eta gardenenak izan daitezela, eta Europar Batasunak berak ezarritako eskakizunak kontuan hartzeko».
Gainera, honako hau gogoratu du: “Europar Batasuna zorpetu egin behar da baliabide horiei aurre egiteko, eta zorpetze hori hurrengo belaunaldiek ordainduko dute. Hortik datorkio izena». «Baliabideak behar bezala aplikatzeko gai ez bagara, agian hiruzpalau urte barru damutuko gara».