Barakaldoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du genero-indarkeriagatik

0

Barakaldoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, genero indarkeriako delitu batengatik. Zehazki, bikotekide ohiari kalean eraso egiteaz salatu dute atxilotua, Udaleko Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloak gaur adierazi duenez.

«Erasoa jasandako emakumezkoa polizia-etxera agertu zen bikotekide ohiak, egun batzuk lehenago lagun batzuekin zegoela, eraso egin ziola salatzeko; horrenbestez, agenteak gizona atxilotzeko ikerketak egiten hasi zitun», azaldu du Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko zinegotzi Ängel Madrazok.

Emakumeak erasotzailearen ezaugarriei buruz emandako azalpenei esker identifikatu ahal izan dute egilea, bai eta aurkitu eta atxilotu ere.  Hain zuzen ere, emakumeari eraso egin zion bera da aurreko gauean udaltzainek  udalerriko denda bateko beira lapurreta egiteko asmoz apurtzeagatik atxilotutako gizonezkoa.

«Ez dugu urrats bat ere atzera egingo indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Erasotzaileak harrapatu, eta epailearen aurrera eramango ditu Udaltzaingoak, behar den guztietan», adierazi du Herritarren Segurtasun Arloko zinegotzi Angel Madrazok.