Zupiria: «Mugikortasunean aldaketaren bat balego ere, kontutan izan behar dugu kontuz eta neurri zorrotzak betez ibili beharreko 3-4 hilabete ditugula aurretik»

0

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria biharko LABIren bileraren inguruan mintzatu da Itxitik proiektuaren liburuaren aurkezpenaren ondoren egin dituen adierazpenetan. Horrela, esan du «mugikortasunean aldaketaren bat balego ere, kontutan izan behar dugu kontuz eta neurri zorrotzak betez ibili beharreko 3-4 hilabete ditugula aurretik».