«30 emakume ahaztezin» erakusketa Bergaran

0

Bilboko Euskal Museoan egon ondoren,  «30 emakume ahaztezin-30 emakume ahaztezin» erakusketa ikusgai egongo da Bergarako Laboratorium Museoan. Erakusketa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.

Gaur goizean aurkeztu da erakusketa museoan eta bertan izan dira Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Gorka Artola, Bergarako alkatea; Ainhoa Lete, berdintasun zinegotzia; eta Rosa Errazkin, Museoko arduraduna.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, «luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, baina, aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu dutenak ere omendu nahi ditu”. Horrela, historiako beste emakume asko izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, erakusketak espazio bat ere bihurtu nahi du, herritarrek euren ekarpena egin dezaten beste emakume batzuen oroimena berreskuratuz. Helburu horrekin, erakusketak panel bat du zeinean bisitariek emakumeen izen gehiago proposatu ahalko dituzten: edozein eremutan nabarmentzen diren emakumeak, beren herrietako erreferenteak diren emakumeak, baita haien familietakoak ere, eta beren historia kontatzen dutenak. Ekarpen hori erakusketa-panelaren bidez edo #mujeresinolvidables #emakumeahazezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan.

Emakundek argitaratutako «30 emakume zahartezin-30 mujeres inolvidables» liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.