Euskadin osasun-araudia ez betetzeagatik Ertzaintzak eta udaltzaingoek 1.822 isun jarri dituzte asteburuan

0

Joan den asteburuko hiru egunetan, martxoaren 5ean, 6an eta 7an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 1.822 isun jarri dituzte Euskadin, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun-arauak ez betetzeagatik. Horietatik 1.148 zirkulazio-askatasunaren muga eta gehienez lauko taldetan elkartzekoa ez errespetatzeagatik jarri dituzte.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek asteburu honetan berriz areagotu dituzte kontrolak norbera bizi den udalerritik eta autonomia-erkidegotik justifikatu gabeko arrazoiengatik irtetea eragozteko eta gainerako osasun-neurriak betetzen direla zaintzeko. Zaintza-dispositibo horietan guztira 1.822 isun bideratu dituzte ostiraletik igandera bitartean. Gehienak, 1.148, alegia, zirkulatzeko askatasunaren muga ez betetzeagatik edo eremu publikoetan edo pribatuetan gehienez lau pertsona elkartzeko muga ez errespetatzeagatik jarri dituzte.

Maskara ez janzteagatik edo behar bezala ez erabiltzeagatik jarri dituzten isunak guztira 294 dira. Kalean alkoholdun edariak kontsumitzeagatik, aldiz,182 isun-akta bideratu dituzte. Gainerako isunen kontzeptuak, besteak beste, kalean bi metroko tartea utzi gabe erretzea eta ostalaritza-establezimenduetan eta jatetxeetan ordutegia ez betetzea dira.

Lurraldez lurralde, honela banatzen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarduera bateratua: 396 isun Araban, 1.054 Bizkaian eta 372 Gipuzkoan.