Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur, astelehena, goizaldean Barakaldon, gizon baten hilketa leporatuta. Gizonaren gorpuzkiak joan den urtarrilean aurkitu zituzten Arrigunagako hondartzan (Getxo) eta itsasadarrean. Ertzaintza hainbat egunez aritu zen inguru horretan bilaketa-lanetan.
Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Atalak egindako azterketaren ostean atxilotu dute aipatutako hilketaren ustezko egilea.