Istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Amurrion

0

Txirrindularia erori egin da Kuzkumendi menditik jaisten ari zela. Biktimaren erreskatean Ertzaintzaren Mendiko Taldeko agenteek eta helikoptero batek eta suhiltzaileek parte hartu dute, eta gero Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Gaur arratsaldeko lauak eta hogeita bostean dei bat jaso dute SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuan, Araban, Amurrioko udal-barrutian, Kuzkumenditik, baso-pista batetik, jaisten ari zen txirrindulari bat erori egin dela esanez.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster mobilizatu dituzte larrialdietako zerbitzuko hainbat baliabide, besteak beste, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak, lekura iristeko zeuden zailtasunak ikusita. Laudioko Ertzain-etxeko patruilek ere parte hartu dute erreskate-lanetan. Guztiak Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu ditu.

Helikopteroko erreskatatzaileek aurkitu dute biktima, 43 urteko gizona. Gizonak lesioa zuen bizkarrean, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.