#NoMoreMatildas” ekimenarekin bat egin du Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Buruzagitzako Genetika Forentsea atalak

0
PRUEBA

Atal honetako kide diren emakume ertzainek agerian jarri nahi dute emakumeek zientziaren munduari egiten dioten ekarpena

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Buruzagitzako Genetika Forentsea atala emakumeek gizarteko oinarrizko esparruetan, kasu honetan zientzian, duten parte-hartzearen eta ahalduntzearen adibide da gaur egun. Emakumeak dira atal honetako ertzain guztien % 80, eta Emakume Ikerlarien eta Teknologoen Elkarteak sustatutako “#NoMoreMatildas” ekimeneko beste erreferente bat dira.

Ertzaintzako Genetika Forentsea atala 10 pertsonak osatzen dute gaur egun: ataleko buruak (emakumea da), 8 ertzainek (eta horietatik 6 emakumeak dira) eta lan-kontratudun langile batek. Ehunekoa ezohikoa da Ertzaintzan, emakumeak guztira % 13 inguru baitira.

Atal honetan egiten duten lana egiteko, aurretik ikasketa zientifikoak eta teknologikoak egin behar dituzte. Horregatik guztiagatik, atal honetako emakume ertzainek bat egin dute Emakume Ikerlarien eta Teknologoen Elkarteak sustatutako “#NoMoreMatildas” mugimenduarekin.

Matilda efektua izeneko fenomenoaren helburua historian zehar sistematikoki ez ikusiarena egin zaien zientziaren munduko erreferente femeninoak berreskuratzea da.

Mugimenduaren xedea nesketan, bai haurretan bai nerabeetan, bokazio zientifikoa inspiratzea eta sustatzea da, bai eta haiei kezka zientifikoak sortzea ere, zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren edo matematiken arloekin zerikusia duten ikasketak egin ditzaten, kanpainaren leloak adierazten duen bezala: “talentuak ez du generorik”.

Horrela, nahiz eta emakumeek gero eta gehiago parte hartzen duten zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duten arloetan, beharrezkoa da adibide errealak agerian jartzea. Adibide horietako bat Genetika Forentsea atala da; izan ere, gaur egun emakumeak arlo ezberdinetan, kasu honetan poliziarenean eta zientziarenean, egin dezakeen lana bateratzen du, era horretara gizarte justuagoa, berdintasunezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzen laguntzeko.