Euskadiko epaile eta magistratuen % 61 emakumeak dira

0
PRUEBA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2021eko karrera judizialaren egiturari buruz argitaratutako txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan jardunean dauden 226 epaile eta magistratuetatik 139 emakumeak dira eta 87 gizonak. Adin-tartearen arabera aldatzen da ehunekoa. Hala, nabarmentzekoa da aldea handia dela 31 eta 41 urte eta 41 eta 50 urte bitarteko adin-tartean, non emakumeak gehiengoa diren (% 80,6 eta % 70 hurrenez hurren). Gainerako adin-tarteetan aldea ez da hain nabarmena.

Datu horiek aldatu egiten dira profesionalen destinoari dagokionez; horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia nabarmentzen da; bertan dauden magistratuetatik 8 emakumeak dira eta 18 berriz, gizonezkoak.  Datu hauek are nabarmenagoak dira beste autonomia-erkidego batzuetako Justizia Auzitegi Nagusien datuekin alderatuta, adibidez  Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian 4 emakume eta 7 gizon daude eta Errioxan 4 emakume eta 4 gizon.