Iñaki Subijana, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berria

0

Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko egungo presidentea, izango da EAEko Auzitegi Nagusiko presidente berria, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkuran 13 boto jaso ostean bigarren bozketan. Mercedes Guerrero Arabako Auzitegiko presidenteak bat lortu du eta zazpi bokalek boto zuria eman dute.

Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidenteak hirugarren agintaldia izango du, osoko bilkuraren 21 botoetatik hamabi jaso ostean. Pablo Sesma de Luis epaileak beste bi boto jaso ditu eta zazpi kidek boto zuria eman dute.