Izaskun Landaida: «Martxoak 8a egun bereziki garrantzitsua da berdintasunarentzat eta feminismoarentzat»

0

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak bere herrian, Ugaon, egindako elkarretaratzean parte hartu du gaur arratsaldean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Landaidak M8aren garrantzia gogorarazi du, «berdintasunaren eta feminismoaren aldeko aldarrikapenentzako egun bereziki garrantzitsua da» eta aurten bizi dugun osasun egoerara egokitu dena. Emakundeko zuzendariak azpimarratu nahi izan du «pandemiak iraun duen bitartean emakumeek izan duten zeregin erabakigarria».

Aipatu duenez, emakume asko egon dira pandemiaren lehen lerroan, hala nola osasun-arlokoak, egoitzetako langileak, zaintzaileak, supermerkatuetako langileak, garbiketa-langileak, etab. Beraz, martxoaren 8 hau beren ekarpena aitortzeko modu bat ez ezik, zaintza behar bezala banatu eta baloratuko duen gizarte justuago bat aldarrikatzeko modu bat ere badela esan du. Landaidak gogorarazi du oraindik asko dagoela aldarrikatzeko, nahiz eta aurrerapauso asko eman diren.