URAk burdin sare bat kendu du Alonsotegiko Azordoiaga errekan

0
PRUEBA

URA Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Alonsotegiko Azordoiaga errekako burdin sare bat kendu du otsailaren 16tik 19ra bitartean,  3.763 euroko inbertsioarekin, BEZa barne.

Udalak eskatuta egin da jarduketa; izan ere, inoiz uholde-arazoak izan dira, ur askoko gertakarietan zuhaitzak eta saretako beste hondakin batzuk trabatu direlako.

Lehenik eta behin, burdin hesiaren perimetroko hormigoia pikatu da sarea eusten zuen oinarri horretatik askatzeko, eta, ondoren, burdin sarea kendu da garabi batekin, Alonsotegiko Udalak adierazitako instalazioetara eramateko.