Iragaitzazko migratzaileen etorrera isuri ezberdinetara moldatzeko moduan da Eusko Jaurlaritza

0

Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendari den Xabier Legarretak gaur esan duenez, “Eusko Jaurlaritza iragaitzazko migratzaileen etorrerari buruzko edozein egoerara moldatzeko moduan da”. Irungo mugan gerta daitezkeen isuri ezberdinetarako erantzuna duela, alegia. Hori, elkarlanaren bitartez lortu daitekela azpimarratu du Legarretak: beste erakunde publikoekin, Hirugarren Sektoreko Eragileekin eta batez ere Gurutze Gorriarekin egiten du lan Jaurlaritzak horretarako.

“Gure baliabideetara hurbildu diren guztiei eman zaie arreta”, esan du Legarretak. Zentzu honetan, zuzendariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak egoera ezberdinen aurreikuspenarekin egiten duela lan eta zenbait espazio dituela migratzaileen etorrera isuri ezberdinetara moldatzeko.

Atzo, 78 bazkari eta 104 afari eman ziren. Bart gauean, 104 pertsonak eman dute eskuragarri egon diren baliabideetan gaua; haietatik, 16 emakumeak izan dira eta hiru, lagundutako adingabeak. 62 migratzailek Hilanderaseko aterpetxean eman dute gaua, Gurutze Gorriak kudeatzen duen gailu finkoan; 30ek, Irungo erromesen aterpetxean, eta 12k, Hondarribiko aterpetxean.